Santa Maria la Real Arkeologia eta Monumentu Multzoa
Zarautz Kanpandorreak, Santa Maria la Real Parrokiak eta bi eraikuntzotan aurkitu den arkeologia-aztarnategiak osatzen dute; aztarnategian erromanizazioaren hondakinak eta Erdi Aroko nekropoli bat nabarmentzen dira. Kanpandorreak Zarauzko Arte eta Historia Museoa barne hartzen du.

  • Kanpandorrea , herriko eraikin zaharrena da; XV. mendean jasoa izan zen, eta XVIII. mendean zati bat erantsi zitzaion. Garbi antzematen da defentsarako egina zela: horma sendoak bao urriei gailentzen zaizkie, eta leihoek saietera-forma dute.

  • Egungo tenplu gotikoa, Parrokia, XV. mende bukaeran eraikitzen hasi zen, eta XVI. mendean eraldatua izan zen alboetako kaperak erantsi eta gaur egun duen gurutze latindarreko oinplanoa paratzeko. Barruan erretaula barrokoak eta XV. mendeko hilobia nabarmentzen dira; azken horretan datza Lope Martinez de Zarauz, Gaztelako Henrike IV.aren Kontseilari izandakoa. Hilobiak Zarauz-Ganboarren leinuko armarria dauka zizelkatua.

  • Arkeologia aztarnategian zenbait okupazio-maila aurkitu dira, Burdin Arokoak zaharrenak eta aro modernokoak berrienak; bereziki garrantzitsuak dira erromanizazio garaikoak

Zarauzko Arte eta Historia Museoa - Elizaurre 1, 20800 Zarautz (Gipuzkoa) - 943 835281 - www.menosca.com - info@menosca.com