Santa Maria la Real arkeologia-aztarnategiak Menosca Lurraldearen existentziari buruzko argibide ugari eskaintzen ditu.

Burdin Aroko gunea sutondoa duen gela karratu bat da.

Erromanizazio garaiari dagokionez, aldi hartako Gipuzkoako aztarnategi onenetakoa dugu, Kristo ondorengo aroaren hasieratik V. mendera arte luzatzen den okupazio-kronologiaz.

Kanpandorrearen azpialdean Erdi Aroko nekropoli bat dago, Parrokiaren barrualderaino iristen zena. Hilerriak hiru aldi desberdin ageri ditu argi eta garbi:

  • Zaharrena, IX-X mende bitartekoa, horma-hilobiak barne hartzen dituena da.
  • Tarteko fasean (XI-XII) harlauzazko hilobiak dira nagusi.
  • Azken mailan (XIII-XIV) harlauzazko hilobiak pixkanaka desagertuz doaz, hobi soilei lekua utziz. Ikus daitekeenez, denboraren joanarekin ehorzketa-guneak gero eta gehiago berrerabiliko dira bestelako jardueratan.
Zarauzko Arte eta Historia Museoa - Elizaurre 1, 20800 Zarautz (Gipuzkoa) - 943 835281 - www.menosca.com - info@menosca.com