Bisita gidatua
Zerbitzuak: Adin guztiak (gomendioa: LH 3. ziklotik aurrera)
Iraupena: ordu bete

Burdin Aroa. Gela batean gaude eta zoruan, su baten aztarnak ikusi daitezke. Erroma. Errekarriekin mugatutako bidea zapaltzen ari gara. Erdi Aroa. Tenplu kristaupean dagoen hilobia ikusten dugu.
Hau guztia Santa Maria la Real parrokian gertatu zen. Garai bakoitzeko bizimodua, eraikuntzak, sinismenak eta erritoak ezagutu nahi badituzu, Menosca lurraldera hurbildu zaitez eta 2.500 urteetan zehar kuxkusean ibiltzeko aukera izango duzu!

Zarautz zure eskuetan
Zerbitzuak: DBH eta Batxilergoa
Iraupena: 3,5 ordu 

Zarauzko historia eta ondarea ezagutzeko tresnak GPS eta PDA-ak izango dira. Ikasleek zehaztutako ibilbideari jarraituko diote GPS-aren laguntzarekin eta hiribilduko puntu esanguratsuek gordetzen dituzten frogak gaindituz, gida turistiko aparta osatuko dute.
Zarauzko Arte eta Historia Museoa - Elizaurre 1, 20800 Zarautz (Gipuzkoa) - 943 835281 - www.menosca.com - info@menosca.com