a. Allepunta eta Mollarri arteko itsas herri baten historia
Zarauztarren eta itsasoaren arteko harreman historikoa oso garrantzitsua eta emankorra izan da. Zarautzek duen hondartza zabala oztopo gaindiezina izan da munta handiko kai bat eraikitzeko. Hala ere, oztopo guztien gainetik, Zarautz eta Itsasoa lotzen dituen harremanak sendo dirau. Xabier Alberdi eta Alvaro Aragon historialariek hainbat artxibotan bildutako datuak interpretatu dituzte, irakurle gogoan irudi oparoekiko liburu irakurterraza onduz.
b. Menosca eta Ipuscua artean. Alex Ibañez
Arkeologia eta lurraldea Zarauzko Santa Maria la Real elizaren aztarnategian.
c. Zarauzko ingurunea kuaternarioan. Ingurumen eta giza paisaiaren bilakaera
Argitalpen hau Jose Miguel Edesok eta Jose Antonio Mujikak Zarauzko Herrikobarrako aztarnategian burututako ikerketaren emaitza da. Argazki ugari eta formatu alaiko 120 orrialde hauen xedea Zarauzko inguruneak hastapenetatik gaurko egunera bizi izan duen bilakaera azaltzea da.
d. Hi bai artista! Angel Uranga
Dokumental didaktiko honen asmoa Angel Uranga pintore zarauztarraren inguruko zenbait alderdi ezagutzera ematea da: haren obraren oinarrian dauden pentsaera eta prozesuak, pintura lanbide duen pertsona baten bizimodua, pintura bat moldatzeko garatzen diren prozesuak eta, azkenik, adierazpidea bera ikergai duen lengoaia artistikoa.
Zarauzko Arte eta Historia Museoa - Elizaurre 1, 20800 Zarautz (Gipuzkoa) - 943 835281 - www.menosca.com - info@menosca.com