Zarauzko ondarea interpretatzeko web bidezko zerbitzu turistikoa

Zarautz zure eskuetan Zarauzko Arte eta Historia Museoak herriaren ondarea interpretatzeko eskaintzen duen zerbitzu turistiko berria da.

Erabiltzaileari aukerako bisitaldia egitea ahalbidetuko dion mapa kartografiko aurreratua da. Mapak Zarauzko eta ingurumarietako ondareari buruzko datu-base oso garrantzitsua biltzen du: monumentu historikoak, aztarnategiak, eskulturak, museoak... Horrez gain, paseo eta ibilbideei buruzko informazioa eta bisitariari interesgarriak izango zaizkion beste hainbat datu eskaintzen ditu, hala nola jatetxe eta ostatuen zerrenda edo telefono baliagarrien gida. Hori guztia Zarauzko kale-izendegi batean bistaratzen da, eta horrela erabiltzaileak gune bakoitza zehazki non dagoen jakin dezake. Beraz, aplikazio aski praktikoa da Zarautz bisitatu nahi duenarentzat.

Zarautz zure eskuetan zerbitzurako konexioa ordenagailu batez edo interneterako sarbidea duen edozein gailu mugikorrez egin daiteke: PDA, telefono mugikorra, ordenagailu eramangarria... Zarauzko itsas pasealekuan jarritako wifi sareari esker, web gunea hondartzako edozein lekutik kontsulta daiteke.

Zarautz zure eskuetan programaren beste zerbitzu batzuk:

Zarauzko Arte eta Historia Museoa - Elizaurre 1, 20800 Zarautz (Gipuzkoa) - 943 835281 - www.menosca.com - info@menosca.com